Skip to main content
  • Toletaketa makina argazkia

    TOLESTAKETA

  • Soldadura laserra

    SOLDADURA

  •  GAINAZALEKO TRATAMENDUAK

    GAINAZALEKO TRATAMENDUAK

Aitzkoaten metala transformatzen dugu zure produktuari forma emateko.

Gure eskaintzek produkzio-prozesu osoa barne hartzen dute, diseinutik produktuaren azken muntaketara arte. Produktuak aluminioarekin, karbonozko altzairuarekin edo altzairu herdoilgaitzarekin soldatzen ditugu.
Muntaketa argazkia
Ikonoa izarra

ESPERIENTZIA

30 urte baino gehiagoz herrialdeko enpresa garrantzitsuenekin lan egiteko aukera izan dugu. Horrek gure ezagutza eta esperientzia industriako sektore desberdinetan finkatzen lagundu digu, hala nola tren-industrian, ekipo-ondasunetan, elikadura-industria edo makinerian.
Ikonoa fletxak malgutasuna

MALGUTASUNA

Badakigu gure bezeroentzat oso garrantzitsua dela euren beharretara egokitzen jakitea. Hori dela eta, neurrira egindako irtenbideak eskaintzen dizkiegu, euren proiektuak martxan jar ditzaten. Gure helburua da emaitza ahal den eraginkorrena izatea, eta beraien eskakizunetara erabat egokitzea.
Ikonoa eskuak konpromezua

BEZEROAREKIKO KONPROMISOA

Guretzat garrantzitsuena bezeroa da, eta beraiekiko konpromisoa produktuaren fabrikazioaz harago doa. Proiektuaren hasieratik amaierara arte laguntzen diegu, behar duten gai guztiei buruz aholkuak emanez.
Ikonoa grafika kalitatea

KALITATEA ETA ETENGABEKO HOBEKUNTZA

Aitzkoaten balio handia ematen diogu gure zerbitzu eta produktuen kalitateari. Gure prozesuak etengabeko hobekuntzan oinarritzen ditugu, eta UNE-EN ISO 9001:2008 ziurtagiriak sistema hori gure enpresan ezartzen dela bermatzen du. Halaber, UNE-EN ISO15085-2 CL1 ziurtagiria daukagu, tren-sektorerako.